Osoko Bilkura zuzenean

 

Herritarrek galderak egin ahal izango dituzte. Nola parte hartu? Honela bidal daitezke galderak:

  1. Telematikoki, honen bidez: Administrazio elektronikoko bulegoa
  2. Posta elektronikoz: idazkaritza@getxo.eus

Galdera egiten duen pertsonaren izen osoa adierazi eta nortasun agiri nazionalaren dokumentua aurkeztu behar da, bai eta galderaren testua erantsi ere. Osoko Bilkura egin aurreko egunera arte bidal daitezke galderak. Galdera udaleko idazkariak irakurriko du Osoko Bilkurako kideen galdera eta eskaeren txandaren ostean.

OHARRA: Osasun-arrazoiak direla eta, osoko bilkura ateak itxita egingo da baina "streaming" bidez emitituko da.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 46.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, bilkura formatu telematikoan/bertaratutakoa egingo da.

Airilaren 29ko osoko bilkura

Goiko irudian klik eginez, Getxoko Udalak 2021eko apirilaren 29ean egindako osoko bilkuraren emanaldira sar zaitezke.

  • Ordua: 9:30
  • Tokia: Udaletxeko Bilkura Aretoa

Gai-zerrenda

Ebazpen atala

  • 47.- Getxoko Udalbaltzak 2021eko martxoaren 25ean egindako aurreko ohiko osoko bilkuraren akta onesteko proposamena.

Antolakuntza eta kontuak

  • 48.- Udal herriko jabaria atzemateagatiko tasaren zerga-ordenantzaren aldarazpena behin-behinean onesteko proposamena.
  • 49.- Zaborra bildu, garraiatu eta tratatzeagatiko tasaren zerga-ordenantzaren aldarazpena behin-behinean onesteko proposamena.
  • 50.- Jarduera eta instalazioekin lotutako zerbitzuak eskaintzeagatiko eta establezimenduak irekitzeko tasak arautzen duen zerga ordenantzaren aldarazpena behin-behinean onesteko proposamena.
  • 51.- Getxoko udalerriko bide publiko jakin batzuetan ibilgailuen lurrazaleko araupeko aparkatzeko zerbitzu-emakida esleitzeko espedientea hasteko, pleguak onartzeko eta gastua baimentzeko proposamena.
  • 52.- Ordainsarien %0,9ko igoeraproposamena 2021. urterako.
  • 53.- Kredkitu gehigarria onartzeko proposamena, Kultur Etxeko 1. Kapitulua finantzatzeko, langileen beharrei aurre egiteko.
  • 54.- Barneko kontrolaren araudiaren 1. aldaketa proposamena.
  • 55.- Proposamena, 2021eko urtarrileko eta otsaileko barneko garbiketen fakturak onetsi eta aitortzekoa.
  • 56.- Proposamena, urtarrileko, otsaileko esta martxoko posta zerbitzuaren fakturak onetsi eta aitortzekoa.

Udal organoen kontrola

Antolakuntza eta kontuak

  • 57.- Udal-Diruzaintzaren hiruhileko txostenaren berri ematea, 15/2010 legearen laugarren artikuluan xedatutakoa betez beharrez (2021eko 1.hiruhilekoa)
  • 58.- Hainbat dekreturen berri ematea: aurrekontua gehigarrizko kredituzbaliatuta aldaraztekoak.
  • 59.- Hainbat dekreturen berri ematea: transferentziak erabiliz aurrekontuak aldaraztekoak.
  • 60.- Hainbat dekreturen berri ematea: kreditua prestatzearen bidez egindako aurrekontuaren aldaketari buruzkoa.
  • 61.- Kreditua erantsiarazteko hainbat dekreturen berri ematea.
  • 62.- Kontuhartzailetzaren 11/2021 txostenaren berri ematea. Finantzairaunkortasunari buruzkoa da txosten hori, eta honekin dago lotuta: aurrekontuaren aldaketak finantzatzeko asmoz 2020ko udalaurrekontuaren likidazioarekin lortutako altxortegiko geldikina 2021eko aldian
    (lehenengo hiruhilekoan) gastu orokorretarako erabiltzea.

Mozioak eta interpelazioak

  • 63.- PP alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: Getxon ur-jolasen esparru bat jartzea
  • 64.- PP alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: autokarabanen turismoa bultzatzea.
  • 65.- Getxo-EH Bildu alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: Areetako Kale Nagusian norabide biko bidegorri bereizitua sortzea.
  • 66.- Getxo-EH Bildu alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: Mimenagako Padura ekologikoki berreskuratzea.
  • 67.- Getxo-EH Bildu alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: jai batzordeen lana aintzat hartzeko.
  • 68.- Eh Bildu eta Elkarrekin Podemos udal taldeen bateratua aurkeztutako mozioa: urrunketaren eraginez presoen senideek pairatutako sufrimenduarekin aitortzea.
  • 69.- Elkarrekin Podemos udal taldeak aurkeztutako mozioa: Etxebizitza eskubidearen defentsa Getxon.
  • 70.- Elkarrekin Podemos udal taldeak aurkeztutako mozioa: CO2 neurtzea eraikin publikoetan eta ikastetxeetan.
  • 71.- Elkarrekin Podemos udal taldeak aurkeztutako mozioa: Udal egoitzan terapia okupazionaleko zerbitzua mantentzea.

Galde-esneak

- Osoko bilkura guztietara sarbidea

LEGEZKO OHARRA

Parte-hartzaileei eta bertaratuko direnei eta jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela, eta bitartean argazkiak egingo direla; argazki zein grabazio horiek gorde, argitaratu edo zabaldu egin ahal izango dira Getxoko Udalaren Internet bidezko kanal eta plataforma ofizialetan. Halaber, bertaratuek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, bai eta norberaren eta familiaren intimitateari, irudiari eta ohoreari dagozkion beste eskubideak ere, honako helbide honen bitartez: Foru kalea, 1, 48992. Algorta.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +