Hasiera  EZAGUTU GETXO  Herri-jaiak Getxon

Herri-jaiak Getxon

Getxok hainbat jai ditu urtean zehar. Auzo bakoitzak jai ezberdinak gozatzen ditu, kirol, familia eta gau izaerako jardueraz beteriko egitarau luzeak dituztela. Jaiegun hauetan udalerrian giro herrikoi eta atsegina sumatzen da.

Hauek dira Getxoko jairik garrantzitsuenak:

Algorta:

Getxoko auzo honetan urtean  herri-jai batzuk ospatzen dira. Hauek dira garrantzitsuenak:

Algortako jairik ezagunenetako lehena San Inazioren omenez egiten da, eta gure herriko jairik ezagunena da.

Askotariko egitaraua izanik, udalerrira milaka lagun etortzen dira bisitan eta bertako txosnak, su artifizialak edota musika-berbenak gozatzera.

Jai hauen hasieran koadrilen desfilea egiten da eta bertan udalerriko gazteak mozorrotuta ibiltzen dira lagun artean, desfilean, herriko jairik berezienen hasiera ospatzeko.

Egun hauetan, Algorta osoak harten du parte jai ekitaldietan, besteak beste musika-emanaldiak, su artifizialak zein zezen suzko maitatua.
Gainera, herrian Txipiroi Txapelketa famatua egiten da Biotz Alai plazan. Hemen, parte hartzen duten koadrilek euren sukaldaritzako trebezia erakusten dute.

 

Algortako Portu Zaharreko jaiak abuztuan egiten dira. Esan daiteke Algortako Portu Zaharreko jaiak dira, seguruenik, Getxoko jai nagusiak.
Portuko xarma bereziari esker, aintzinako ohiturak errespetatzen dituzte, eta beraien euskal musika tradizionaleko emanaldiak, herri dantzak eta portuko txapelketak famatuak dira: gazteak kukaña bertikaleko trofeoa eskuratzeko lehiatzen dira eta altxaerak egiten dituzte. Ikusi beharrekoak dira egun hauetan Getxora bazatoz!
Gauez, Portu Zaharreko kaleak kontzertuetako eta inguruko tabernetako musikarekin girotzen dira.
Egunez, plaza txikiko burrunban sardina-jan herrikoiak eta zenbait ekintza kultural egiten dira, Getxoko Portu Zaharreko auzo ederra jaiegun hauetan alaitzen dutenak.

Jai hauetan jaio zen kalimotxo edari famatua, kola-freskagarriaren eta ardo beltzaren arteko nahasketa. Zehazki, Portu Zaharreko 1972ko jaietan asmatu zuten getxotar gazte batzuek. Kalimotxoaren sorrerari buruzko historia hemen aurki dezakezue.  

 

Nekazaritza-merkatu ospetsu hau urtero egiten da, abuztuaren 10ean, eta bertan egun atsegina pasa daiteke, Bizkaiko tokian tokiko nekazarien barazki eta ortuarien postuetatik paseoan eta euskal gastronomiaren produktu tipikoak dastatzen. Merkatua Algortako San Nikolas Plazan egiten da eta bertan hainbat barazki-postu txiki eta loreenak, artisautzakoak eta hestebeteenak nahasten dira, denak ere Euskal Herriko artisauek eginak. Oso aukera ona da gazta, ortuko produktuak eta euskal gozoki tipikoak erosteko.

Euskal sukaldaritza oso errotuta dago herri honetan; hain zuzen ere, eta liburu bat ere argitaratu du bere antzinako errezetarik ezagunenak biltzeko.  

Getxoko errezeta tradizionalen gaineko liburua deskargatu ahal duzu hemen, dohainik.

Algortako Portu Zaharrak egun berezi bat dauka bere jai-egutegian. Urtero, 60 egun igande santuaren ostean, Portu Zaharreko portu txikiak bere kaleak itxuraldatzen ditu, azken 150 urtean Algortako Portu Zaharrean ospatu den jaiegun tradizionala ospatzeko.

Getxoko Udalaren akta-liburuan 1870eko ekainaren 10ean aipatzen da estreinako aldiz. Harrezkero, urtero-urtero ospatzen da jaieguna Jesusen Bihotzaren omenez, kale-jirak, prozesioak eta sardina-janak egiten.

 

ANDRA MARI

Getxoko auzo honek bizitegi izaera duen eta lasaia den arren, bere jai propioak dauzka: San Isidro jaiak.Jai hauetan umeentzako jarduerak egiten dira, adibidez Malakateko txokolatada tradizionala, puzgarriak, erromeria, jolasak eta askaria. Gainera, kontzertuak, euskal kirol tradizionalen erakusketak, esku pilotako txapelketak, herri bazkariak, taloa egiteko tailerrak eta askozaz ere gauza gehiago antolatzen dira.

 

Andra Marin Getxo udalerriko egunik maitatuenetakoa ospatzen da: Aixerrotako Paellen Nazioarteko Lehiaketa 

Egun honetan, getxotar guztiak etortzen dira auzo honetara lagun eta senideekin, herri txapelketan epaituko den paella prestatzera. Ekimen hau 1956ko uztailaren 25ean sortu zen, hiru getxotarrek Getxoko Aixerrotako zelaietan herri-paella egitea bultzatu zutenean. Urtero-urtero, ehunka koadrila etortzen dira Aixerrotako zelaietara paella jatera, sangria edatera eta egunaz giro bikainean gozatzera.
Beste herrialde batzuetako taldeak etortzen hasi zirenez gero, lehiaketa nazioarteko bihurtu da eta Aixerrotako paellak errefernete bihurtu dira tokiko agendan.

Itxas-Argia elkartea da Aixerrotako Paellen Nazioarteko Lehiaketa koordinatzeko arduraduna. Haren webgune ofizialean Getxo udalerriarentzat hain maitatua den ekitaldi honi buruzko informazio gehiago aurki daiteke.
*Ikusi egitarauak eta behin betiko datak agendan

 

Areeta

Areetak bere jaiak Mesedeen egunean ospatzen ditu. Gainera, bertako auzune bakoitzak bere jaieguna daukanez, bakoitzak berea ospatzen du. 

 Areeta – Mesedeak irailak 24

Auzo honek bere jaiak iraileko azken asteburuan ospatzen ditu, Mesedeetako Andra Mariaren ohorez. Jai hauek ekintza-egitarau aberatsa daukate, Getxoko auzo honen lasaitasuna ostiraletik igandera hankaz gora jartzen dute. Herri osoa irteten da jaietara, adin guztietarako giroa baitago

 

Jai hauek Areetako Santa Ana bizitegi-auzoan ospatzen dira. Besteak beste, kontzertuak, sardina-jana, umeentzako arrantza txapelketa, multiabentura, euskal dantzak, futbol txapelketa, apar-festa, ur-gerra eta hainbat ekintza izaten dira. 

 

Areeta ondoan dagoen Romo auzoak Nuestra Señora de los Ángeles jaiak ospatzen ditu.
Romoko jaiak famatuak dira antolatzen dituzten askotariko ekitaldiengatik eta gau-giro biziagatik. Pintxoak, poteoa eta hirugihar-janak dira hemengo jaiei zaporea ematen diotenak, hainbat kontzertu eta dantzaldi ere dauzkatenak.
Tabernetako pintxo lehiaketa, kalejira, txistorra-jana, koadrilentzako olinpiadak, euskal dantza tradizionalak, sardina-jana... Egun hauetan Getxon bazaude, etorri Romoko giroa ezagutzera.

 

Neguri

Getxoko Neguriko jaiak Getxoko auzo dotore honetako erdialdean egiten dira. Jai hauetan buruhandiak, kalejirak, gaztelu puzgarriak, disko-jaialdia, txotxongilo-antzerkia, hiru puntuko jaurtiketen txapelketa, mahai-teniseko txapelketa, marmitako txapelketa eta askoz gehiago izaten da, familian umeekin gozatzeko.

 

 Deskargatu:

Hemen eskura dezakezu, dohainik, Portu Zaharreko errezetak dituen sukaldaritza liburua.

 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: