Berriak

Areeta-Zugatzarte-Algorta etorbideak

2021/07/23

Andres Isasi Musika Eskolaren eta Ama Mesedeetako elizaren aurreko espazioetan zuhaitz eta berdegune gehiago jartzea; oinezkoen segurtasuna erraztea Musika Eskolaren aurrean, eta Mesedeetako kalearen eta Areeta etorbidearen arteko bidegurutzean kendu beharreko aparkalekuen kopurua murriztea dira Areeta, Zugatzarte eta Algorta (Bizkaia Zubitik eta Dario Regoyos kalearen eta Neguriko gasolindegiaren arteko bidegurutzeraino) etorbidetako hiri-eraldaketarako proiektuan kontuan hartuko diren herritarren ekarpenetako batzuk. Ekarpenok kontuan hartuko dira hiribideen eraldaketarako proiektuan. Maiatzean egindako hiru erakusketen emaitza dira. Guztira 67 ekarpen jaso ziren web eta postontzi elektroniko bidez (baliozko 60). "Alde batera utzi dira proiektuaren aurkako edo aldeko iritziak, bai eta proiektuarekin loturarik ez dutenak ere, eta kontuan hartu dira herritarrak kezkatzen dituzten gaiei buruzko konponbiderako ekarpenak; izan ere, ekarpen horiek erantzun arrazoitua jaso baitezakete, arrazoi teknikoak baliatuz ekarpen horiek proiektuan sartzea edo ez sartzea bidezkotze aldera", adierazi du Janire Ocio Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +