Oharrak

Jendaurrean ikusgai: 2021. urteko zaborra bildu, garraiatu eta tratatzeagatiko tasaren errolda fiskala onartzea

2021/07/28

2021. urteko Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasaren Errolda Fiskala onartzen duen 3666  zenbakidun Ebazpena sinatu da, 2021eko uztailaren 20an.

 Errolda Fiskala jendaurrean ikusgai jarriko da Getxoko Udalean, 2021eko uztailaren 28tik abuztuaren 17ra, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; interesdunek haien nortasuna egiaztatu beharko dute, datu babestuak baitira, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari  buruzko abenduaren 5eko 3/2018 L.Oren arabera.

 Jakinaraztea iragarkia likidazioen berri emateko jakinarazpen kolektibotzat hartuko dela. Kuota galdagarriak kalkulatzeko, urteko kuota urteko egun-kopuruarekin zatitzen da, eta ordainagiri artean igarotako egunekin biderkatu. Eragiketa horietatik ateratako emaitza ur-hornikuntzako eta -kontsumoko ordainagirien aldi eta epe beretan  bilduko da, halako ordainagiririk balego. Osterantzean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ezarriko ditu epeak eta aldiak.

 Berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke erroldetan sartzeko edo horietan jasotako datuak aldatzeko egintzen kontra, ebazpena jendaurrean jartzeko epea amaitu eta hilabeteko epean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +