Hubs eta lanerako espazioak

Getxo Itsas Hub Kirol Portuan dago. Bizkaiko itsas industriaren garapenerako eta irristaketarako erreferente izan nahi du eta enpresa-ekosistema bat garatu nahi du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Sopelako Udalarekin, Bizkaiko beste udalerri batzuekin, unibertsitateekin eta sektoreko eragileekin lankidetzan. Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomikoko zinegotziak gogorarazi duenez, "Getxok jarduera ekonomikoa sortu nahi du udalerrian, baita mikroenpresei lagundu ere, eta Itsasoaren Industriaren eta Irristaketaren espezializazio hori apustu estrategikoa da, eta dagoeneko emaitzak ematen ari da".

18 lanpostu ditu, coworking formatuan, bilera-gelak eta erabilera anitzeko gela bat, Itsasoko Industriako eta Irristapen enpresen zerbitzurako.

Gaur egun 18 lanpostu ditu; horietatik %89 enpresek zuzendutako proiektuei dagozkie, eta %11 ekintzailetza-proiektuei. Proiektuen tipologiari dagokionez, %67 industria-proiektuak edo lotutako zerbitzuak dira, eta % 33 aisialdi-zerbitzuak.

Zentroak, halaber, jardunaldiak, topaketak eta bilera-guneak hartzen ditu ekosistema nautikoko enpresa eta proiektuentzat, nahiz eta Huben ez egon.

Zure proiektua garatu eta Getxo Itsas Hub-en parte izan nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat getxoitsashub@getxo.eus helbidera.

Tokia eskatzeko

Dokumentazioa:
- Laburpen fitxa
- BAO, 28. zk.
- Oinarri arautzaileak
- Deialdia
- Eskabide eredua

Eskabideak Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren (OAE) bidez egingo dira.

Nire erregistro telematikoa-> Egin eskaera ->Eskaera eredua.“Eskaera Getxo Itsas Hub 2021”.

Getxo Itsas Hubeko enpresak

Laster...

Coworking-gunera bideratutako espazioa Sustapen Ekonomikoko egoitzan, Getxolan. Lan egiteko eta udalerriko sektore estrategikoak bultzatzeko modu berri gisa hartuta, langile independenteei, ekintzaileei eta ETEi aukera ematen die lantoki bera partekatzeko, proiektu komunak sustatzeko eta negozio-aukerak indartzeko.i, ekintzaileei eta ETEi aukera ematen die lantoki bera partekatzeko, proiektu komunak sustatzeko eta negozio-aukerak indartzeko.

Horien abantaila esanguratsuenen artean, hauek dira nabarmentzekoak:

  • egitura-kostuak aurreztea
  • sektore desberdinen arteko harreman egonkorrak sustatzea
  • lan-kontaktuak areagotzea
  • hurbil kokatuta dagoela

Interneterako sarbide librea dago, klimatizazioa, bilera gelak, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua, espazio eta zerbitzu komunak… eta negozio-ideia bat aurrera eramateko behar den guztia.

Betekizun bakarra harrera-lekuan izena ematea da eta guztiz doakoa da bere enpresa sortzeko prozesuan dauden udalerriko herritarrentzat, edo Getxon enpresa-proiektu bat ezarriko dutenentzat edo proiektua jadanik dutenentzat.65 metrokarratuko gune gardena da, 16 lanposturako prestatuta, gehienez ere.

Hauxe da ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 08:30etik 18.30era.
Ostiraletan: 08:30etik 15:00era.

Gainera, udalerriko enpresa guztiei eskaintzen zaizkien prestakuntza eskaintza eta aholkularitza zerbitzuak (teknologikoa, fiskala, finantzetakoa, ...) erabili ahalko dituzte.

Informazio gehiago eta kontsultak Getxolan, telefonoa: 94 466 01 40 edo getxolan@getxo.eus

« Ekonomia Sustapenara itzuli

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 08:30- 18:30
Ostiraletn: 08:30- 15:00
Abuztuan: 8:30 - 14:00.

@getxolan
@getxolan
getxolan