Hurrengo ekitaldiak Ikusi jazoera guztiak

Nabarmenak

Getxoarte 2021:

Getxoarte 2021: "Hezetasuna" erakusketa (Esteban Ramos Erdozia)

Getxoarte 2021eko Bitartekaritza eta Egoitza programaren barruan, Esteban Ramos Erdoziak Getxotik desagertutako paisaia aurkeztuko digu. Erakusketak Hezetasunaren auzoan 2013 eta 2015 bitarteko egindako argazkiak biltzen ditu eta horien bitartez artistak baratzeko paisaiari eta hura osatzen duten elementuei buruz hausnartzeko gonbidatu nahi gaitu. Apirilaren 16tik uztailaren 18ra Zirri-marra Arte Tailerreko Bi Hormetara espazioan.

Muxikebarriko programazioa: 2021eko maiatza-abuztua

Muxikebarriko programazioa: 2021eko maiatza-abuztua

Jarduera bizia izango da Muxikebarrin datozen lau hilabeteetan, bertan berrogeita hamar bat ekitaldi izango baitira. Maiatza eta abuztua bitartean, musika, dantza, antzerkia, umorea eta bertsolaritza izango dira protagonista Dulce Pontes, Kukai, Leo Bassi, Kalakan, Ene Kantak eta Bulegoren eskutik, artista eta talde garrantzitsuenak aipatzearren, baita udako programazioko hitzordu ohikoenetako bi ere: Jazz eta Folklore jaialdiak. 

Oharra: Bertan behera geratu da Isabel Reyren errezitaldi lirikoa

Oharra: Bertan behera geratu da Isabel Reyren errezitaldi lirikoa

Artistaren osasun arazoak direla eta, apirilaren 23rako Muxikebarrin programatuta zegoen Isabel Rey sopranoaren kontzertua bertan behera geratu da.

Oharra: Dena DeRose Trioren kontzertua bertan behera geratu da

Oharra: Dena DeRose Trioren kontzertua bertan behera geratu da

Osasun-egoeraren larritzea eta mugikortasun murrizketak direla eta, apirilaren 24an Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan programatuta zegoen Dena DeRose Trioren kontzertua bertan behera geratu da. Kultur Etxeak sarreren itzulketa egingo du.

Deialdia: Getxoarte 2021 egoitza-beka

Deialdia: Getxoarte 2021 egoitza-beka

Getxoartek, Bitartekotza eta Egoitza Artistikoko Programaren bitartez, bigarren egoitza-bekaren deialdia egin du. Bekaren zenbatekoa 5.000,00 euro izango da, eta 2021eko maiatzetik urrira Romo Kultur Etxean sormen edo ikerketa artistikoko proiektu bat gauzatzeko erabili ahal izango da.

Programazio artistikoko deialdia

Programazio artistikoko deialdia

Getxoko elkarte eta enpresek proposatutako hamabi proiektu aukeratu ditu Kultur Etxeak 2021. urtean zehar udal zentroetako programazioan txertatzeko. Horiek guztiak aurkeztu ziren getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetzeko asmoa duen deialdira, pasa den urteko azaroan zabaldu zena. Kultur Etxeak 100.000 euro esleitu dizkio proiektuen erakusteari.

Oharra: Mugikortasun murrizketa eta sarreren itzulketa (2021/02/15)

Oharra: Mugikortasun murrizketa eta sarreren itzulketa (2021/02/15)

Eusko Jaurlaritzak otsailaren 12an osasun-neurri berriak ezarri ditu. Hori dela eta, gaur hasita, otsailak 15, eta, momentuz, 20 egunez, Getxon edo mugakide diren herrietan bizi ez diren pertsonak ezin izango dira bertan programatutako kultura ikuskizunetara etorri. Eskatuz gero, Kultur Etxeak sarreren dirua itzuliko die murrizketak eragindako pertsonei.

Muxikebarriko programazioa: 2021eko urtarrila-apirila

Muxikebarriko programazioa: 2021eko urtarrila-apirila

Muxikebarrik, Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroak, urte berriari hasiera emango dio programazio bizia eskainita, aniztasuna eta kalitatea ardatzak izango direla. Antzerkia, musika, dantza, zinema eta haurrentzako ikuskizunak hartuko ditu zentroak eta horietan izen handiko protagonistak zein artista gazteak jardungo dira urteko lehenengo lauhilekoan. Guztira 30 ekitaldi baino gehiago izango dira bertan eta horietan guztietan egungo osasun araudia beteko da, eta horren ondorioz aretoen edukiera %50era mugatuta egongo.

"Txiki Baskardo" Kontakizunen Haurrentzako Lehiaketaren 4. edizioa

Kultur Etxeak publiko ‘Txiki Baskardo’ Kontakizunen Haurrentzako Lehiaketaren 4. edizioaren deialdia zabaldu du eta hura arautzen duten oinarriak, Ramiro Pinilla idazle getxoztarraren memoria mantentzeko asmoz eta Derrigorrezko Biharren Hezkuntzako (DBH) lehen urteko getxotar ikasleen artean literatura sormena bultzatzeko asmoz. Parte hartzeko epea 2021eko apirilaren 23an amaituko da.

Aurrera! Bizkaia Kultura Bonoa

Aurrera! Bizkaia Kultura Bonoa

Bonua (BAKB) erabil daiteke 2021eko maiatzaren 31ra Muxikebarrin izango diren ikuskizun guztietan.

Oharra: 2020-21 ikastruteko tailer eta ikastaroen edukierak

Oharra: 2020-21 ikastruteko tailer eta ikastaroen edukierak

Covid-19ko protokoloaren arau berrien ezarpena dela eta, jakinarazi nahi dizuegu Getxoko Kultur Etxeak antolatutako zenbait tailerretan, eta baita Unibertsitateko Aisialdi Kulturaleko ikastaroetan ere, edukiera-aldaketak egin direla. Aldaketa horiek egungo araudia bete eta ikasle, irakasle eta monitoreen segurtasuna bermatze aldera egin dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +