2022/6/7
Getxoko Udalak, 2022. urteko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Udal herri jabaria atzemateagatiko Tasaren zerga-ordenantzaren aldaketaren behin-behineko onestea.
Bere arrazoiko espedientea jendearentzat erakusgai gelditzen da, Tokiko Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Udalaren iragarki-taulan, 30 laneguneko epe batez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan interesdunek espedientea aztertu eta egoki deritzaten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.